Logotipo aritzatxu triatloi taldea

Aritzatxu Triatloi Taldea

IX BERMEOKO CAMPOS TRIATLOI "Rafa Memoriala", Euskadiko Triatloi Sprint Txapelketa

2014 Bermeo triatloi
Example Frame

Aritzatxu
Triatloi Taldea

Aritzatxu Triatloi Taldea 1989an jaio zen. Triatloia kirol erabat ezezaguna zen garai hartan, kirola baino abenturaren antz handiagoarekin. Lizentziak Pentathlon Moderno-ren federazioak igortzen zituen, triatloiko federaziorik ez zegoelako.

Hasiera batean Aritzatxu talde bezala eraiki zen, klub bezala izatera beranduago pasatuz. Jatorrian taldea 5 triatletaz osatuta zegoen: Ibon Madariaga, Kepa Lekue, Joseba Ganboa, Joseba Madariaga eta Mikel Egibar. Gaur egun klubak 30 lizentzia gutxi gora behera ditu.

90ko hamarkada horretan draftingik ez zegoen, eta materiala ez zen batere sofistikatua. Horrela oso arrunta zen triatletak “txitxonera” edo rastralekin ikustea, akopleak eta berrikuntza desberdinak ausart gutxi batzuentzat utzita, adibidez Javi Berasa, Alfredo Olabegoia edo Dina Bilbao aparta. Barne nomenklatura ere desberdina zen, eta orain Duatloiak deitzen direna, Biatloiak deitzen garai horretan.

Sprint triatloia
antolatzen

Klubak guztira 13 lasterketa antolatu ditu; 1989an Biatloi bat, 90ko hamarkadaren hasieran 3 triatloi olinpiko, eta 9 triatloi sprint, 2015 honetan ospatuko duguna barne izanik. Lasterketa honetan Ramon Ricoy, Jorge Gonzalez Amo edo Xabier Gorrotxategiren, altuerako triatletak izan genituen hasiera batean, edo Javi García, Felix Martinez eta Fernando Cabellos oraintsu. Stephan Vuckovic handia ere ezagutu dugu Bermeon, eta berarekin entrenatzeko aukera ere izan dugu. Vuckovicek Sydneyko olinpiadetan zilarrezko domina lortu zuen triatloian, eta Hawaiien lehen hamargarren artean ere bukatu du.

Urteak pasatzen joan ahala, ideia herrian sartzen zihoan, eta triatleta berriak klubera gehitzen joan ziren. 1993an Ibon Madariaga eta Andoni Begoñak lehen aldiz Aritzatxu ordezkatuz Rotheko IronMana bukatu zuten. Harrezkero distantzia hau erreferente bat bihurtu da klubaren barruan. 2013 honetan ere, 20 urte pasa eta gero Aritzatxuko talde bat Rotheko Iron Manera joango da.

Beste
Lasterketa Batzuk

Gaur egun Klubak Akuatloi bat antolatzen du gazte eta umeentzat. Lasterketa Andra Mariko jaien egitarauaren barruan sartzen da, irailaren hasieran. Lasterketa honek gero eta partaide gehiago ditu, eta gazte Bermeotarrak izan ezik beste herrietatik ere gazte ugari etortzen dira.

Bere jatorrietatik, Aritzatxuk kirol honekin eta bere sustapenarekin konpromisoa hartu du. Horrela Duatloi herrikoak eta umeentzako ekintzak antolatuz, triatloia denentzako Kirol bat egitea nahi izan du

Horretaz gain, Aritzatxu Taldeko partaideak ere lasterketa herrikoietan parte hartzen dute eta urtero joaten dira Mundakako San Silbestrera edo Lekeitio eta Mungiako lasterketetara.