Logotipo aritzatxu triatloi taldea

Aritzatxu Triatloi Taldea

IX BERMEOKO CAMPOS TRIATLOI "Rafa Memoriala", Euskadiko Triatloi Sprint Txapelketa

2014 Bermeo triatloi
VIII BERMEOKO CAMPOS TRIATLOIA ‘ Rafa Memoriala’

IX BERMEOKO CAMPOS TRIATLOI ‘ Rafa Memoriala’
Euskadiko Triatloi Sprint Txapelketa

Antolatzailea : Aritzatxu Triatloi Taldea

Distantziak: 750 m Igeriketa- 26 km Bizikleta – 5 km korrika

Telefonoa: 94 435 51 40

Faxa: 94 435 51 41

info@aritzatxutriatloi.com

Lasterketa Eguna: 2015ko Maiatzaren 2an

Ordua: 16:00 h.

Boxeak eta Helmuga Olatuan, Bermeoko portuan

Izen-ematea, Euskadiko Triatloi Federazioa web horrian (www.triatloi.org)

Lehenengo epetarako prezioa: Martxoaren 2tik Apirilaren 26arte
30 € izango da federatuentzat eta 40 € behin-behineko lizenzientzat (asegurua) + 2€ chip

Izena emateko bigarren epea: Apirilaren 27tik maiatzaren 1arte
Bigarren epetarako prezioa: 40 € izango da federatuentzat eta 50 € behin-behineko lizenzientzat (asegurua) + 2€ chip Itzultzeak: apirilaren 26arte 20€ itzultzen dira. Apirilaren 27 ondoren ez dugu ezer itzultzerik onartuko

Mailak
Senior gizonezko eta emakumezkoa. Gainerakoak, adinaren arabera
17 / 19 urte: Junior
20/ 23 urte: 23 azpikoak
40 / 49 urte: Beteranoak 1
50 / 59 urte: beteranoak 2
Taldeka

Sariak :
Senior Emakumezkoak       Senior Gizonezkoak
1º 300 € + trofeo             1º 300 € + trofeo
2º 200 € + trofeo             2º 200 € + trofeo
3º 100 € + trofeo             3º 100 € + trofeo

Mailak
Emakumezkoak - Gizonezkoak
1. Juniora Garaikurra
1º 23 azpikoak Garaikurra
1º Beteranoak 1 Garaikurra
1º Beteranoak 2 Garaikurra
1º Taldeka Garaikurra

Araudia
1. Froga, Euskadiko Triatloi Federazioaren araudia hartzen du oinarritzat (www.triatloi.org).
2. "Materialaren kontrola" egiteko trantsizio-gunetik pasatu behar da froga hasi baino ordu bi arinago. Bertan sartu ahal izateko, 2014ko Lizentzia (argazkiduna), N.A.Na, EHNA edo pasaportea aurkeztea ezinbestekoa izango da .
3. Boxeetara ezin izango da kanpoko inor sartu. Transizioak bertan egingo dira, eta ezin da bizikletaren gainean bertatik ibili.
4. Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da. Bizikleta hartu baino lehen jarri behar da eta ezin da kendu hau utzi arte.
5. Drafting" egitea (gurpilean joatea) onartuta dago, sexu bereko partaideekin. Kanpokoen laguntza edo autoen atzean joatea debekatuta dago.
Debekatuta dago ornidura puntuetatik kanpo jateko edo edaririk hartzea.
6.Zirkuitua trafikoari itxita egongo da. Bide gurutzeak Antolakuntzak jarritako jendeak kontrolatuko dute, baina trafiko araudia errespetatu egin behar da.
7. Boxeetara ezin da sartu epaileek baimena eman aurretik.
8. Eguraldi baldintzek edo bestelako ezustekoek behartuta, antolakuntza-batzordeak ibilbidea aldatu eta froga osoa edo zati bat neutralizatzeko eskumena izango du.
9. Antolatzaileek, frogan zehar, aurretik edo ondoren partaideek edo ikusleek paira ditzaketen kalte material edo moralen gaineko erantzukizunik ez du izango.
10. Federazio-lizentzia eguneratua duen atleta orok parte hartu ahal izango du.
11. Parte-hartzaile guztiek araudia onartzen dute inskripzioa egiterakoan.
12. Bi irteera emango dira:
     Emakumezkoak: 16:00h.
     Gizonezkoak: 16:15h

Boxeak eta Helmuga, Bermeoko Kirol Portuan kokatuta egongo dira, Olatuaren inguruan. Kale-izendegian adierazten da kotxeak non aparkatu (Helmugaren ondoan aparkatzen duenak jakin behar du lasterketa amaitu arte ezin izango duela kotxerik atera)

Idazkaritza Teknikoa Zabaltzea: 12:00h
Idazkaritza Teknikoa Itxiera: 115:30.

Boxek Zabaltzea eta Itxiera:

Trantsizio Gunearen Zabaltzea:14:00
Materialezko Kontrola Zabaltzea 14:00

Materialezko Kontrola Itxiera 15:45
Trantsizio Gunearen Itxiera: 15:50

Nola Heldu :
Durangaldea /Gipuzkoa / Frantzitik A-8 errepdiean Gernika - Bermeo.irteera hartu Bilbo / Kantabria: N637 errepidea Mungiako irteera. Hartu BI 631 errepida Bermeoraino

Zenbakiak Banatzeko Ordua:
Zenbakiak Olatuaren ondoan banatuko dira, kirol portuan, boxeetan. 13:00tatik 15:15rarte (lasterketa hasi baino 45 minutu arinago)

Material Kontrola:
Lasterketan parte hartuko duten guztiak kontroletik pasatu behar dira. Kontrol hau, epaileek egingo dute, aipatutako tokian. Lasteketa hasi baino 2 ordu arinago hasiko da, eta 15 minutu falta direnean amaituko da.
Boxek eremuan sartzeko ordena lizentzia federal edo arduradun federalak du aldez aurretik NANa ados aurkezteko aukera izango dute

Arropazaindegi, Dutxak eta aldagelak:
Arropazaindegia izen ematearen karparen ondoan izango da, boxeetan. Lasterketa amaitzerakoan aldagelak eta dutxak polideportiboan izango dira

Sari Banaketa:
Hasiera: 18:15etan. SARI BANAKETAN TAULA GAINERA EZIN IZANGO DA LAGUN EDO SENIDERIK IGO.